top of page

O

DE

PROFUNDIS

Oscar Wilde

Oscar Wildek idatzitako azkenengo prosa, bere maitalea izan zen Lord Alfred Douglasekiko maite-harremanaren ezaguera publikoak sortutako iskanbilagatik bi urte zigorturik eman zueneko Reading espetxetik Alfred Douglas berari bidalitako guttuna.  

 

Giza harremanen eta gizartearen itxurakeriaren erretratu desengainatua… eta aldi berean, itxaropentsu azaltzen den bizitzaren, Naturaren, egiaren eta itxurakeria horren gogoz bestera dirauen edertasunaren erretratua. Maitasunaren inguruko dokumentu ezinbestea.

 

“Ez dut inoiz Oskar Wilde pertsonaia gisa eszenatokian jo nahi izan, ez dut bere gaixotasuna -espetxean igaro zituen bi urte horietan garatutakoa- edota bere nekea taularatu nahi izan. De Profundis honekin beti neure burua bere abotsari eman eta hala tresna hutsa bihurtu nahi izan dut; bere sentimenduak, emoziak eta pentsamenduak atera daitezen, bere arimatik atera ziren moduan, guttun hau idatzi zuen garai hartako baldintza fisikoak alde batera utzita. Eta berak bizi izandakoa, hemen gurekin partekatzen duena, ohoratzen saiatu naiz”.

Iker Ortiz de Zarate

 

 

IRAUPENA  90 minutu

IDAZLEA  Oscar Wilde

ZUZENDARIA / JOKALARIA Iker Ortiz de Zarate

 

bottom of page