ETA ORAIN?
Arabako baserri bat, elurteak isolaturik. Bi kide, aurrez aurre. Beraien iraganean, nekez itxi daiteken zauri sakona: batek maite zuen gizona galdu zuen atentatu batean; bestea atentatu hura egin zuen gizonaren ama da. Amaiera desiragarria, barkamen eskakizuna, barkamena ukatzeko arrazoia… Eta orain? Zentsura gabe hitz egiten duten bi pertsona. Askotan panfleto gisa erabiltzen diren planteamenduetatik, eskarmentu pertsonala eta erreflexio intimoa direla-eta erdiesten direnetara. Bi kide hauen istorioa, eszenatokitik erreflexioa hedatu nahi duena, ez da aldez aurretik uste dugun bezala.
JOKALARIAK Teresa Ibáñez, Iker Ortiz de Zarate
IDAZLEA / ZUZENDARIA Iker Ortiz de Zarate
IRAUPENA 90 min
2011ko ekainaren 2an Gasteizko Principal Antzokian estreinatutako antzezlana
Ama batek, bere semea etxetik urrun espetxeratuta dagoen bitartean, denbora aurrera doala ikusten du. Bere xedea semeak zigorra etxetik gertu betetzea da. Gizon batek, bere sentimendu pertsonalak barkamena ematen utziko liokeen arren, bere burua posibilitate horri uko egitera behartzen du. Ez da maite zuen gizonari bizitza kendu zionari barkamena emateko gai sentitzen. Hori da bere militantzia.
Bi gizakiak, egoera baten biktimak, besteek egindakoak zaurituak. Bi maite-istorien, bi leialtasunen aurkakotasun ikaragarria, guztiz kontrakoak diren bi ikuspuntutik: batek emozioek eta amatasunak ematen dion legitimitateak bultzaturik borrokatzen du; besteak borroka, emozioa alde batera nahita utzita, ahaztearen kontrako militantziari eusten dion erreflexio etikoak sustaturik aurrera eramaten du.
Fikzioa erreflexioa hedatzeko. Ahalezkoa al da bi kidek, arrazoia izan arren, adostasunik ez lortzea?
“¿Y ahora? Eta orain?” antzezlanak, aldez aurretik pentsatu ahal izango genukeenarengandik urrun, bi kide, bakoitza bere ezaugarri, trebetasun, zalantza eta akatsekin, edozein ideologia politiko edota edonolako kolektibotik at, islatzen ditu; pertsona benetan gizabanako gisa, modu sakonean, ezagutu, berarekiko enpatia-harremana garatu eta, hala, ulertu dezagun.
Kolektiboek, askotan, ez digute talde berak osatzen dituzten gizakiak ikusten uzten. Eta hala, inplikaturik ez sentitzea edota konpromezuak behartuak ez sentitzea erraza zaigu.
¿Y ahora? Eta orain? antzezlanak zentsura gabe hitz egiten duten bi pertsonak aurkezten dizkigu. Askotan panfleto gisa erabiltzen diren planteamenduetatik, eskarmentu pertsonala eta erreflexio intimoa direla-eta erdiesten direnetara. Ez dira “ama tipiko” eta “alargun tipiko” bat. Beraien istorioa, eszenatokitik erreflexioa hedatu nahi duena, ez da aldez aurretik pentsatu dezakeguna.
… Zein da?
“¿Y ahora? Eta orain?”, trama gaur egungo Euskadin kokatuz, indarkeriaren ondorioak islatzen dituen azkenengo antzezlana da. ETAk bere ekintza armatuaren amaiera iragarri baino sei hilabete lehenago estreinatu zen. Ordutik, New Yorkeko Cervantes Institutuan, New Yorkeko Unibertsitatearen Kupferberg Center for the Arts-en, Veneziako Ca Foscaria Unibertsitatean, Pariseko New Voices Zikloan, Habanako Gaia Antzerkiaren zentroan hala nola Kuopioko Kompassi Kultur Anitzetarako Zentroan (Finlandian) edota Santiago de Los Caballeroseko Gran Teatro del Cibaon (Errepublika Dominikana) antzeztu da, besteak beste.