ANTZERKI ESKOLA
ORTZAI, Vitoria Gasteizerentzako nazioarteko proiektua.
ORTZAI 2005. urtean, Iker Ortiz de Zaratek bultzaturik sortu zen. Gure garaiaren maisu onenengan New Yorken, Parisen eta Madrilen ikasi eta gero, Iker Ortiz de Zaratek bere jarduera profesionala bereziki Erresuma Batuan garatu zuen. Hamahiru urte geroago Gasteizera itzuli zen, bere hiriari atzerrian jasotakoa emateko asmoz.
Talde sutsu baten sustapen ezinhobea jaso zuen, bereziki bere ama den Teresa Ibañez aktoresarena, bere ibilbide artistiko eta profesionala aurrera eramateko beti benetan erabakigarria dena. Urte hauetan, ORTZAIn gaur Telebistan, Zineman edota Antzerkian ezaguna den hainbat aktore atera dira. Eta egun ORTZAIk, bere teknika jokulariei, dantzariei, musikariei edota “coach”-ei zein osasun profesionalei irakasteko, hainbat nazioarteko dei jasotzen du. Estatu Batuetan, Kuban, Grezian, Italian, Frantzian, Erresuma Batuan, Finlandian… irakatsi da jada ORTZAIren teknika, eta beste kontinenteetako hainbat ikasle iritsi da Gasteizera, ORTZAIren eskuz lan artistikoa ezagutzera, hiriaren alde zaharrean kokaturik dagoen zentruan.
Mail goreneko hezkuntza, nazioarteko
ospe handieneko irakasleak…
ORTZAIren proposamena Antzerkiaren, Artearen eta erreflexio estetika zein etikaren inguruan elkarretaratzea da; hiri zaharraren foru txiki honetan, elkarrekin ibilitako bide gisa luzatzen den elkarretaratzea. Antzerkiaren hegaletan, sentsatzioetan, ideietan eta emozioetan zeharkako paseoa.