top of page
NEUMOKINESIA
JOKULARIENTZAKO TEKNIKA
ORTZAIk Neumokinesia artisten entrenamendurako oinarrizko teknika hedatzen du. Hainbat ikaslek, Neumokinesiari esker, mundu artistiko edota profesionalean beraien urratsak sendotasunez eman eta antzerki zein ikusentzunezko arloan, emaitz ukaezinak lortzen, beraien tokia aurkitu dute.
Nk
®
arnasa
Iker Ortiz de Zaratek garatutako Neumokinesiak, fisiologia gaindituz, arnasez gain artistaren lan oinarriak diren fluxu sentsorialak, emozionalak, intelektualak eta espiritualak kudeatzen dituen birika bihurtzen gaitu.
Neumokinesia Nk®, arte eszenikoen arloan -hau da, antzerkian, dantzan edota musikan- aritzen direnei zein modu orokorrean interesaturik daudenei irekita dago.
Osasun eta coaching arloetan aritzen diren profesionalek benefizio handiak aurkitzen dituzte tresna
boteretsu honi esker.
Neumokinesiak bere eraginkortasuna eszenatokietan frogatu du, eta hala hainbat tokitan (New Yorken, Habanan, Grezian, Argentinan, Finlandian…) irakatsi da jada, ospe handiko nazioarteko hainbat erakunderen eskuz. Intelektotik urrun, lan honek benetako bulkadek jotako tresna bihurtzen gaitu.
Iker Ortiz de Zaratek erregistratua
zirrara
zentzumen
bottom of page